Azaroko Uztarria aldizkariaren aurrerapena: Garmendikamp inoiz baino biziago

Uztarria.eus 2019ko urr. 29a, 14:43

Azaroaren hasieran banatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak herri aldizkariaren hilabete horretako zenbakia. Bertan, Garmendikamp gunearen inguruko erreportajea kaleratuko du Uztarriak. Duela sei urte inguru hasi ziren dirt jump kirola egiteko Garmendikamp guneari forma ematen Azpeitiko zenbait gazte. Zaletasunak bultzatuta, auzolanean txukundu zuten lur eremua, ondoren bizikletekin jauziak egin ahal izateko. "Urte gorabeheratsuak" izan diren arren, gaur egun jendetza ibiltzen da egunero Garmendikampen. Adin ezberdinetako gazteak elkartzen dira bertan, eta, diotenez, elkarrengandik ikasten dute ondo pasatzen duten bitartean. Lur eremua zaintzen dutenei ez zaie lanerako gogorik falta, eta arduraz hartzen dituzte guneraren mantenu eta zaintza lanak.

Idatzizko erreportajearen aurrerapen bideoa da honako hau.