Niña Coyote eta Chico Tornado, Deus Ez eta Waxy taldeen doinuek hartu dute Sanagustin

Uztarria.eus 2019ko urr. 28a, 12:44

Niña Coyote eta Chico Tornado, Deus Ez eta Waxy taldeek kontzertu bana eman zuten joan den ostiralean, Sanagustin kulturgunean. Son Estrella Galiciak eta Kulturaz kooperatibak elkarlanean antolatu zituzten hiru zuzenekoak, eta giro ederra nagusitu zen aretoan.

Niña Coyote eta Chico Tornadok Aitzstar disko berria aurkeztu zuten Azpeitian. Bikote donostiarrak ohiko stoner doinu desertikoei melodia psikopediko eta gogorrak gehitu zizkien. Deus Ez taldeak, berriz, rock alternatiboa jorratzen du; 2019aren hasieran Sherpak lana argitaratu zuen Eibarko hirukoteak. Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako musikariz osatutako taldea da Waxy, eta stoner musika sortzen dute.

Nora Alberdik eta Alberto Belokik emanaldietan ateratako argazkiak dira honako hauek. Argazki galeria osorik, lotura honetan.