Oihana Iguaran garaile, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren Azpeitiko kanporaketan

Uztarria.eus 2019ko urr. 27a, 21:54

Gaur, igandea, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdeneko azken bigarren saioa jokatu dute Soreasun antzokian, eta leporaino bete da aretoa. Oihana Iguaran izan da saioko irabazlea, 485,50 punturekin; bigarren postuan, Iñigo Mantzizidor sailkatu da 484 punturekin; eta hirugarren postuan, Nerea Elustondo 476.50 punturekin. Datorren astean, Azkoitian izango da txapelketaren azken final-laurdena, eta orduan jakingo da zein bertsolari pasatuko diren finalerdietara.

Hona hemen gaurko saioko sailkapen osoa eta bertsolari bakoitzaren puntuak:

Lizaso, zain

Jokin Uranga azpeitiarrak finalerdietarako txartela eskuratu zuen atzo Eibarko Coliseo antzokian jokatu zuten saioan; bigarren postuan sailkatu zen Uranga, baina finalerdietarako nahikoa puntu bereganatu zituen. Beñat Lizasok, berriz, bigarren egin zuen Irungo kanporaketan, baina Azkoitiko final-laurdenetako saioaren zain gelditu beharko du finalerdietara sailkatzen den edo ez jakiteko.

Hona hemen Azpeitiko saioko argazki bilduma: (Bertsozale.eus)