Xingola arrosa balkoian, Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Egunean

Uztarria.eus 2019ko urr. 19a, 14:03

Gaur, urriak 19, Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna da, eta gaixotasun hori jasaten duten pertsonei babesa adierazteko, xingola arrosa jarri dute udaletxeko balkoian. Gainera, arrazoi bera dela eta, iluntzean arrosa kolorez argiztatuko dute Azoka Plaza.