Preso katalanen alde Donostian egingo den manifestaziora joateko deia egin du Azpeitiko Gure Eskuk

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Gure Esku 2019ko urr. 16a, 17:10
Erabakitzeko eskubidearen alde 2017an Bilbon egindako manifestazio bateko irudia. (EITB)

Gure Eskuk larunbaterako deitu du manifestazioa Donostian. Erreferenduma ez da delitua lelopean egingo dute politikari katalanen aurkako epaia salatzeko manifestazioa, 17:30ean Antiaguako tuneletik abiatuta. Donostiara joateko garraio publikoa erabiltzeko deia egin du Azpeitiko Gure Eskuk.

Gure Eskuk preso katalanen aldeko manifestazioa antolatu du larunbaterako, eta Azpeitiko Gure Eskuk hara joateko deia egin die herritarrei. Erreferenduma ez da delitua lelopean egingo dute manifestazioa, politikari katalanen aurkako epaia eta sententzia bidegabeak direla salatzeko. 17:30ean hasiko da manifestazioa Antiguako tuneletik. Donostiara joateko garraio publikoa erabiltzea gomendatu du Gure Eskuk.