Herriko euskarazko hedabideak diruz laguntzea aho batez onartu du udalak

Uztarria.eus 2019ko urr. 16a, 12:13

Uztarria Komunikazio Taldearen, Urola Kostako Hitzaren eta Erlo Telebistaren dirulaguntza zuzenak arautzeko hitzarmenak izan zituzten hizpide atzo egindako ezohiko udalbatzarrean. Udaleko bi alderdiek, EH Bilduk eta EAJk, eman zuten hedabideek udalarekin hitzarmena sinatzearen aldeko botoa. Hori dela eta, aurrreko urteetako moduan, Uztarria Komunikazio Taldeak 34.049,26 euro jasoko ditu aurten.

Atzo, asteartea, egindako ezohiko udalbatzarrean, besteak beste, Uztarria Komunikazio Taldearen, Urola Kostako Hitzaren eta Erlo Telebistaren dirulaguntza zuzenak arautzeko hitzarmenak izan zituzten hizpide. Udalean ordezkatuta dauden bi alderdiek –EH Bilduk eta EAJk– aho batez onartu zuten Azpeitiko Udalak eta hiru hedabideek urtebeterako hitzarmena sinatzea eta komunikabide horiek diruz laguntzea. Hitzarmenak tarteko, Uztarria Komunikazio Taldeak 31.586,26 euro jasoko ditu urtero moduan, eta bestelako produktuak kaleratzeko 2.463 euro eskuratuko ditu. Urola Kostako Hitzak 27.000 euro jasoko ditu, eta 6.000 euro Erlo Telebistak.