'Kuraiosa'-ren leihoak ireki ditu Nora Alberdik Soreasun

Uztarria.eus 2019ko urr. 12a, 11:10

Kuraiosa dokumentalaren lehen emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten atzo iluntzean Soreasu antzokira joandako ikus-entzuleek. Nora Alberdi azpeitiarraren Ikus-Entzunezko ikasketen gradu amaierako proiektua izateaz gain, iaz Sorkuntza Beka jaso zuten egitasmoetako bat da, era berean, Alberdiren lehen filma. Emanaldiaren ondoren, zuzendariak eta dokumentaleko protagonistetako batzuk hitza hartu zuten Soreasuko agertokiaren ertzean, Maite Segurolak gidatutako solasaldian.

(Argazkiak: Eneritz Albizu)