Udal Musika Bandaren doinu artean agurtu dute Iñaki Alberdi

Uztarria.eus 2019ko urr. 10a, 12:02

Joan den asteartean hil zen Iñaki Alberdi musikaria, eta atzo, asteazkena, egin zuten haren hileta elizkizuna. Hari gustatuko litzaiokeen moduan eman zioten azken agurra: musikaz lagunduta. Udal Musika Bandako kide zen egun Alberdi, eta haren agurrean izan ziren bandako kideak. Lehenik, gorpuaren aurretik joan ziren musikariak Soreasuko Sebastian Donearen parrokiara, eta han, Iñaki Alberdi martxa jo zuten. Hileta amaitzean, berriz, Agur Jaunak eta Xalbadorren Heriotzean jo zituen bandak zuzenean. Azpeitiko bandako kideez gain, Zestoako eta Azkoitiko musikari dezente izan ziren Alberdiren azken agurrean.