'Quien a hierro mata' eta 'Asto erregea' filmak ikusi ahalko dira igandean eta astelehenean

Uztarria.eus 2019ko urr. 10a, 10:13

Tuba Jaialdia dela eta, asteburuan hainbat ekitaldi izango da Soreasu antzokian, eta horregatik, igandean eta astelehenean soilik izango dira film emanaldiak. Quien a hierro mata filma emango dute igandean eta astelehenean, 19:30ean eta 21:00etan, hurrenez hurren. Aldiz, igande arratsaldean, Asto erregea filma ikusi ahal izango da, 16:30ean hasita. Dagoeneko Interneten eskura daitezke Quien a hierro mata filmaren igandeko eta astelehenko emanaldietarako sarrerak; igandeko sarrera 4,5 euro ordaindu beharko da, eta asteleheneko emanaldirakoa 3,5 euro. Asto erregea filma ikusteko txartelak, aldiz, lau euroren trukean eskura daitezke. Dena den, emanaldien egunetan ere erosi ahal izango dira sarrerak, Soreasu antzokiko leihatilan.

Quien a hierro mata aurten Espainian ekoiztutako filma da, eta Paco Plaza da lanaren zuzendaria. Honako hau da thriller filmaren sinopsia: "Mario Galiziako itsasertzean bizi den eta aita izateko zain dagoen erizaina da. Antonio Padin, berriz, gaixotasun larri batek eragin egin dion narkotrafikatzaile ezaguna. Kartzelatik irten ondoren, Mariok lan egiten duen erresidentzian sartu da Padin, gaixotasunak eraginda. Kike eta Toño beraien aitaren negozioaren kargu geldituko dira, Padin erresidentzian sartu ondoren. Horiei bazkide batekin zenbait arazo sortuko zaizkie, eta Colombiako hornitzaile batekin zor garrantzitsua izatera iritsiko dira. Anai zaharrena kartzelatu ostean, Toñok bere aitaren erizainarengana joko du laguntza bila, baina Mariok beste plan batzuk ditu buruan".

Asto erregea filma, berriz, Pakistanen egindako komedia eta animazio generoko filma da, eta Aziz Jindani da 2019an ekoiztutako lanaren zuzendaria. Honako hau da filmaren sinopsia: "Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hausteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala zoriontsu da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean, herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari, aurre egin beharko dio. Manguk, baina, ez daki bere hautagaitza Miss Finaren plan maltzurraren parte dela. Haren asmoa da Lehoi Erregea tronutik kentzea eta haren semea ondorengotzatik kanpo uztea. Horrela, tronua kontrolatzeko aukera izango du, bere agindupean dagoen hautagai baten bidez. Azkenik, heldu dira hautetsontziak oihanera! Lortuko ote du Manguk emandako hitza beteta errege izatea? Miss Finaren txotxongilo hutsa izango ote da? Has bedi haustekunde kanpaina!".