Txisteratik eguneko gala magikoa, irudietan

IV. Txisteratik Egun Magikoa izan zen atzo, urriak 5, Azpeitian, eta magia izan zen protagonista goizetik gauera arte. Gertuko magia, jolasak eta magoen emanaldiak izan ziren herriko kaleetan zehar, eta gogotik gozatu zuten emanaldiez gozatzeko aukera izan zuten lagunek. Beste urte batez, magiak liluratu zituzten herritarrak atzokoan. Goizeko eta arratsaldeko emanaldiekin asetu ez zirenek, beste hitzordu bat izan zuten arratsalde-gau aldera Soreasu antzokian: Gala Nagusia. 19:00etan hasi zen ikuskizuna, eta oholtzan aritu ziren Imanol Ituiño, Brando eta Silvana, Iagomago, Eriz Magoa eta Miguel Muñoz magoa. 

Hona hemen Alberto Beloki argazkilariak atzoko galan ateratako argazkien bilduma: 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide