Ikasturte berriarekin, martxan dira mintzapraktika saioak

Uztarria.eus 2019ko urr. 7a, 11:02
Aurreko ikasturteko mintzapraktika talde baten irudia.

Aurten hiru mailatan banatuko dituzte taldeak: maila baxua, ertaina eta altua. Saio guztiak astegunetan izango dira, eta horietarako izena eman nahi dutenek 685 720 272 telefono zenbakira deitu beharko dute.

Udako oporrak pasatuta eta ikasturte berria hasita, martxan dira dagoeneko mintzapraktika saioak Sanjuandegin. Aurten hiru mailatan banatuko dituzte taldeak: maila baxua, ertaina eta altua.

Euskaraz hitz egiteko gaitasun handiegirik ez dutenek astearteetan izango dute praktikatzeko aukera, 19:00etan. Maila ertaina dutenek, aldiz, asteazkenetan izango dute hitzordua 18:00etan, eta maila altua dutenentzat saioak astelehenetan eta asteazkenetan izango dira, 17:30ean. Saio horiek denak Sanjuandegiko auzo lokalean (igerilkuaren eraikinean) izango dira. Dena den, astelehenetako eta asteazkenetako saioez gain, beste aukera bat ere izango dute euskara maila altua duten herritarrek: ostiraletan, 10:30ean hasita izango dute euskara praktikatzeko aukera.

Mintza praktika saioetan parte hartu nahi duten herritarrek 685 720 272 telefono zenbakira deitu beharko dute izena emateko.