Kalean da Txisteratik Egun Magikoaren spota

Uztarria.eus 2019ko ira. 27a, 12:14

Gero eta gertuago da Txisteratik Egun Magikoa, eta haren antolatzaileek sustapen bideoa kaleratu dute. Urriaren 5ean izango da Txisteratik eguna aurten, eta beste urteetan bezala, ekintza ugari izango dira egun guztian zehar. Besteak beste, gertuko magia saioak, kaleko magia eta gala nagusia izango dira egun osoan zehar.

Honako hau da egun magikoaren eguneko egitaraua:

- 12:30ean hasita, gertuko magia izango da Alde Zaharreko kaleetan zehar. 

- Arratsaldean, Gran Zampano eta Julen magoaren ikuskizunez gozatu ahal izango da herriko kaleetan.

- 19:00etan, Gala Nagusia izango da Soreasu antzokian. Bertan, Imanol Ituiño, Brando eta Silvana, Iagomago, Eriz Magoa eta Miguel Muñoz arituko dira.