Uztarriaren zozketak

Uztarriak urdaiazpiko bat zozkatuko du bazkideen artean

Uztarria.eus 2019ko ira. 26a, 14:44

Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, eta haiei emandako laguntza eskertzeko egingo du zozketa. Zozketan parte hartzeko uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko dute bazkideek, izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztuta. Datorren ostegunean egingo du zozketa; bazkideek osteguneko 12:00etara bitartean eman ahalko dute zozketarako izena.

Uztarria Komunikazio Taldeak urdaiazpiko bat zozkatuko du bazkideen artean. Uztarriarentzat ezinbestekoa da herritarren sostengua, eta haiei emandako laguntza eskertzeko egingo du zozketa. Beraz, zozketan parte hartzeko uztarriazozketak@gmail.com helbidera mezua idatzi beharko dute bazkideek, "urdaiazpikoaren zozketa" izenburua jarrita. Bazkideek izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia zehaztu beharko dituzte mezu horretan. Uztarriak datorren ostegunean, urriak 3, egingo du urdaiazpikoaren zozketa, izena ematen duten bazkideen artean. Beraz, zozketan parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara bitartean bidali ahal izango dute mezua.

Egin Uztarriaren bazkide!

Uztarriako Komunikazio Taldeko bazkide egin zaitezke, urtean 30 euro ordainduta. Bazkide eginez gero, eguneko informazioa sarean jasotzeaz gain, Uztarria aldizkaria jasoko duzu hilero, eta taldeak kaleratzen dituen bestelako produktuak –liburuak, egutegia, ikus-entzunekoak– ere bai. Gainera, Uztarriako bazkideek hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izaten dute, Kulturaz kooperatibak antolatutako kultur ekitaldietarako sarrerenetan, adibidez. Bazkide egin nahi dutenek 943-15 03 58 telefonora deitu, uztarria@uztarria.eus helbidera mezua idatzi edo Uztarriaren egoitzara (Perez Arregi plaza, 1) jo dezakete.