Gudari Egunaren harira, hainbat ekitaldi egingo dute ostiralean nahiz larunbatean Nuarben

Iazko Gudari Eguneko irudia.

Ostiralean, lore eskaintza egingo dute Nuarbeko hilerrian, 18:00etan hasita. Hilaren 28an, berriz, ekitaldia egingo dute Nuarben, 12:30etik aurrera. Ostiralean 44 urte beteko dira Francoren erregimenak ETAko kide Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra hil zituela, FRAPeko beste hiru kiderekin batera

Ostiralean, irailak 27, 44 urte beteko dira Francoren erregimenak ETAko kide Angel Otaegi nuarbetarra eta Juan Paredes Manot Txiki zarauztarra hil zituela, FRAPeko beste hiru kiderekin batera. Haien hilketaren urtemugaren harira, Gudari Egunaren bueltako ekitaldi hainbat antolatu dituzte aurten ere. Gudari Egunean, ostiralean, lore eskaintza egingo dute Nuarbeko hilerrian, 18:00etan hasita. Hilaren 28an, berriz, ekitaldia egingo dute Nuarben bertan 12:30ean hasita, eta ondoren, mokadutxoa egiteko aukera izango dute hara joaten diren herritarrek.

2016ko irailean kereila kriminala jarrri zuen Otaegiren familiak Azpeitiko epaitegian, haren hilketaren erantzuleak zeintzuk diren argitzeko eta horiei ardurak eta erantzunkizunak eskatzeko, baina urte hartako abenduan jakinarazi zuten epaitegi horrek ez zuela kereila tramitera onartu. Hori dela eta, familiak helegitea jarri zuen Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Dena den, helegite hura ere ez zuen onartu epaitegi horrek. Hori horrela izanik, udalak eta Otaegiren familiak 2017ko irailean jakinarazi zuten beste bide batetik aurrera jarraituko zutela kereilarekin. Hain zuzen ere, Argentinara bideratu zuten kereila.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide