2019/09/26 19:30

Oilagor ehiza denboraldirako txartelen tramitazioak

Ollagorra elkartea, Azpeitia
2019-2020ko oilagor ehiza denboraldirako derrigorrezkoak diren txartelak tramitatzeko epea zabaldu du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak. Txartelen tramitazioa elkartean bertan egingo dute, irailaren 26an, ostegunean, 19:30etik 20:30era bitartean. Urriaren 10ean, osteguna, ordutegi eta leku berean, jaso ahal izango dira txartelak. Norberak ere bete ahal izango ditu tramiteak, federazioak dituen bide desberdinak baliatuz.