Musika eta dantza kalera eramango dituzte bihar arratsaldean

Uztarria.eus 2019ko ira. 19a, 12:58

Stock Azokaren bueltan antolatutako egitarauaren barruan, hainbat kale emanaldi eskainiko dituzte K-Beat abesbatzako kideek, Udal Musika Bandak eta Luis Beltza dantza suelto eskolako nahiz Juan Antxieta musika eskolako ikasleek bihar. 19:00etan emanaldia eskainiko dute plazan.

Bertan merkatari elkarteko dendariek antolatu duten Stock Azoka musikaz eta dantzaz jantziko dute bihar. 18:30ean hasita, kale emanaldiak eskainiko dituzte K-Beat abesbatzako kideek, Udal Musika Bandak eta Luis Beltza dantza suelto eskolako nahiz Juan Antxieta musika eskolako ikaslek Alde Zaharreko kaleetan zehar. Ondoren, 19:00etan, emanaldi bateratua eskainiko dute herriko plazan. Antolatzaileek herritarrei dei egin diete emanaldira eta azokara bertara daitezen.