Aste honetan eman beharko da izena Itsasi dantza eskolan

Uztarria.eus 2019ko ira. 16a, 18:30
Itasi dantza taldearen emanaldi bateko irudia.

Bihar, etzi eta ostegunean izango da izena emateko aukera, 17:30etik 19:00etara, Itsasiren lokalean. 6 urtetik gorako neska-mutilei zuzenduta daude saioak.

Itsasi euskal kultur taldeak aurtengoan ere martxan jarriko du dantza eskola. Izena emateko aukera bihar, etzi eta ostegunean (irailak 17, 18 eta 19) izango da, 17:30etik 19:00etara, Itsasiren lokalean (Urola kalea, 6). 6 urtetik aurrerako edozein neska-mutili zuzenduta dago dantza eskola, eta urteko kuota 70 eurokoa izango da. Bestalde, 16 urtetik gorako edonork dantzan hasteko gogoa badu, kultur taldearekin harremanetan jarri beharko du. Edozein zalantza izanez gero, 943-15 18 49 da harremanetarako telefono zenbakia.