A Tuti Plain musika taldeak joko du Haxotzen ordez bihar Sanagustin kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko ira. 12a, 19:51

Azken orduko arazo batzuk direla eta, Haxotz taldearen ordez, Soraluzeko A Tuti Plain musika taldea izango da bihar, ostirala, Sanagustin kulturguneko arkupean, 22:00etan hasita. A Tuti Plain taldearekim¡n batera, Zestoako Polybius taldea izango da Sanagustingo arkupeko oholtzan. 

Biharko kontzertuekin hasiko da Arkupehotsak egitasmoaren hirugarren edizioa. Sanagustin kulturguneko arkupea musikari berrien plaza bihurtuko da hilabetero, Kulturaz kooperatibak sustatzen duen egitasmo honen bidez. Urriaren 4an Txost! eta Maddi oholtzaratuko dira arkupean, eta azaroaren 29an Habi eta Agian taldeak. Abenduan geldiunea egin ondoren, urtarrilean ekingo zaio berriro egitasmoari: datorren urte hasieran beste hiru kontzertu izango dira. Horrez gain, Arkupehotsak egitasmoan izena eman zuen Saia Goait taldeak Soziedad Alkoholika taldearekin jotzeko aukera izango du, azaroaren 9an. Sanagustingon agrtoki nagusian.

Aurreko edizioetatik ikasitakotik abiatu eta soinu berrien plaza eraginkortzeko, zenbait egokitzapen egin dira hirugarren edizio honetan.