Bizikleten mekanikari buruzko ikastaroa izango da irailaren 22an Ekoetxean

Irailaren 22an, igandea, bizikleten mekanikari buruzko doako ikastaroa emango dute Ekoetxean. 11:00etatik 12:30era izango da saioa, eta interesatuek irailaren 20a bitartean eman dezakete izena Ekoetxean bertan edo 943-812448 telefonora deituta.

Bizikleten mekanikari buruzko ikastaroa izango da irailaren 22an, igandea, Ekoetxean, eta dagoeneko ireki dute bertan izena emateko epea. Ordu eta erdiko saio praktikoa izango da; 11:00etatik 12:30era bitartean emango dute, eta hamar urtetik gorako gazte eta helduei zuzendurik dago.

Tailerrean interesa dutenek, izena emateko bi modu dituzte: Ekoetxera joanda edo 943-812448 telefonora deituta. Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaroko plazak mugatuak izango dira, eta dohainik izango da izen-ematea.

 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide