Ohiturari jarraituz, Kizkitzan elkartu dira dozenaka lagun

Kizkitzako Amaren eguna ospatzen ari dira gaur, igandea, hango baselizan, eta urtero bezala, herritar ugari bertaratu da hara jan-edanaz eta erromeriaz gozatzera. Mezarekin ekin diete ospakizunei han bertaratu direnek, eta ondoren erromeria izan da protagonista Baltzola eta Andonegirekin. Giro goibela izan da nagusi eguerdi artera bitartean, baina euriak euri, festa giroa izan da nagusi. Arrratsaldean ere izango da zer eginik Kizkitzan; bazkalostean berriz erromeria hasiko da, eta 17:00etan toka txapelketa hasiko dute. Afariarekin borobilduko dute Kizkitzako Amaren eguna.

Kizkitza Ezkio-Itsaso udalerrikoa bada ere, Matxinbentatik, Nuarbetik, Urrestillatik eta, oro har, Azpeititik, Kizkitzara joateko ohitura handia dago.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide