ISBko taldeek Euskal Kopako jardunaldiak jokatuko dituzte ostiralean eta zapatuan

Uztarria.eus 2019ko ira. 5a, 10:00
AƱares Rioja ISB taldearen irudi bat.

Juaristi ISBk bihar jokatuko du finalerdietako partida Zornotzan, Delteco GBC taldearen kontra. Partida irabazten badu, igandean finala jokatu beharko dute ISBko gizonek. Añares Rioja ISBko emakumeek, berriz, zapatuan jokatuko dute ligaxkako partida; 17:00ean izango da Azkoitiko kiroldegian, GDKO Ibaizabalen kontra. Lau talde ari dira ligaxkan leihan, eta bat sailkatuko da finalera.

ISBko gizonen eta emakumeen lehen taldeak Euskal Kopan murgilduko dira asteburuan; izan ere, urte sasoi honetan ohikoa den moduan eta denboraldiaren atariko lehia gisan, aurten ere Euskal Koparen bila ariko dira Azpeitiko klubeko lehen bi taldeak. Juaristi ISB taldeko gizonek ostiralean jokatuko dute lehen partida, eta zapatuan Añares Rioja ISBko emakumeek.

Juaristi ISBk bihar, ostirala, du Euskal Kopako lehen jardunaldia, Zornotzan. Taldeak bihar garaipena lortzen badu, Delteco GBC taldearen aurka neurtu beharko ditu indarra, igandean, Zornotzan izango den Euskal Koparen finalean. Emakumeen Euskal Kopako lehenengo jardunaldia, berriz, Azkoitian izango da larunbatean. Añares Rioja ISB taldeak etxean jokatuko du lehen partida GDKO Ibaizabal taldearen aurka. Azkoitiko kiroldegian izango da norgehiagoka, 17:30ean hasita.

Emakumeen Euskal Koparen lehen faseko beste bi jardunaldiak irailaren 14an eta 15ean izango dira, eta orduan erabakiko da zein talde sailkatuko diren finalerdietara. ISBk hilaren 14an jokatuko du bigarren norgehiagoka Ausarta Barakaldo EST taldearen kontra, eta hilaren 15ean Ibaizabalek eta Ausarta IST Barakaldok neurtuko ditute indarrak. Ligaxka horretatik sailkatzen den taldea finalerdietan izango da, eta Araski izango du aurkari. Bigarren finalaurrekoa, berriz, Lointek Gernikak eta IDK Gipuzkoak jokatuko dute. Finala hilaren 20an izango da, Durangon.