Hasi dira parke berria jartzen Loiolabideko plazatxoan

Iazko azaroan hasi zituzten Loiolabide auzoko 1-17 zenbakien arteko etxe atarietako nahiz plazako konponketa lanak, eta obrak amaitzear daude jada.

Lehenik, etxe atarietako zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko lanak egin zituzten. Horiek amaituta, Loiolabideko plazatxoa berritzeko lanei ekin zieten duela hilabete batzuk, eta lanok bukatzear daude dagoeneko. Espaloiak zabaldu zituzten aurrena, eserlekuak jarri zituzten ondoren, eta parke berria muntatzen hasi dira orain. Gaur ekin diote haur parke berria jartzeari, eta "eguraldiak laguntzekotan" ostegunerako amaituko dituzte lanak.

Udalak "auzoko bizilagunekin hitz eginda" adostu zituen obren nondik norakoak, eta horiei jarraiki egin dituzte konponketa lanak. Obra osoaren aurrekontua 450.000 eurotakoa da, eta Udalak aurrekontuaren %30a ordainduko du. 

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide