Malen Arrieta: "Farmazia ikasketetan psikologia gehiago irakatsi beharko ligukete"

Malen Arrieta.

Farmazialaria da Malen Arrieta, eta 2019ko uztaileko Uztarria aldizkarian berak erantzun ditu ofizioei eskainitako elkarrizketa txikirako Ane Olaizola kazetariak egindako galderak.

Udako produktu izarra?

Beherakoen, intsektuen eta zorabioen kontrako botikak eta eguzkitarako krema.

Errezetarik gabe?

Batzuk etortzen dira, baina zenbait sendagai ezin ditugu saldu.

Eta txartel elektronikoa?

Botikariari zein pazienteari erraztasuna ematen dio.

Farmazialaria, psikologoa ere bai?

Farmazia ikasketetan psikologia gehiago irakatsi beharko ligukete.

Automedikazioa?

Arriskutsua izan daiteke.

Ez du fama onik farmazioa industriak...

Eritasun asko hari esker sendatzen dira, baina ezin dugu kontrolatu haren atzean zer dagoen.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide