2019ko santioak eta saninazioak

San Inazio bezpera arratsaldean ere, giro arrosa nagusi

Uztarria.eus 2019ko uzt. 30a, 21:10

Goizean hasitako festak jarraipena izan du arratsaldean ere. 15:00 aldera herri bazkaria izan da plazan, eta 650 herritar inguru batu dira bertan, jan-edanereko asmoarekin. Goizean euri tanta batzuk bota baditu ere, eguraldiak ateri eutsi dio bazkaldu bitartean, eta giro ederrean igaro dute gazteek Marea Arroxak antolatutako otordua.

Arratsaldean, jolasen txanda iritsi da, eta ohi bezala, aulki jokoan, puxikekin korrika eta gurpilarekin irristan aritu dira herriko gazteak txosnetan. 17:00etan, gainera, FrontOI! Txiki Fest musika jaialdia egin dute, Soreasu antzokiaren ondoko plazatxoan. Era berean, bigantxekin eta zezen txikiekin jolasean aritu da hainbat herritar Done Jakue kalean, eta Olazko Andre Mariaren plazan, berriz, haurrentzako Kantu Koloreren Honolulu emanaldia izan da. Gainera, Elektrotxufla taldeak musikaz girotu ditu kaleak.

Iluntzean ere jarraituko du festak. Hona hemen egitaraua:

19:00. Meza eta bederatziurrena, Loiolako basilikan.

19:30-21:00. Burrunba elektrotxaranga.

22:00. The Potes, txosnetan.

23:00. Su festa, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.

23:30. Hesian taldearen emanaldia, plazan.

23:30. Izer eta Alabier, Olazko Andre Mariaren plazan.

01:00. Ezten Giro taldearen erromeria, txosnetan.

Bihar, San Inazio eguna

Bihar, San Inazio eguna ospatuko da Azpeitian, eta hau da prestatu duten festa egitaraua:

09:00. Goiz eresia, Udal Musika Bandaren, Ziekoko gaiteroen eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik.

10:10. Udal ordezkarien korporazioa, parrokiara.

10:30. Prozesioa.

11:00. Eukaristia, parrokian.

12:00. Urolatarrak txarangaren emanaldia.

12:30. Arratsaldeko zezenen aukeraketa, zezen plazan.

12:30. Entzierro txikia, Elizkaletik Done Jakue kalera.

13:00. Udal Musika Bandaren kontzertua, Sanagustin kulturgunean.

15:00. Txomingeroen bazkaria.

17:00. Gaztetxoentzat jolas parkea, plazan.

17:30. Oñatz elkarte animalistak deituta, elkarretaratzea.

18:00. Zezen txikiekin jolasak, Done Jakue kalean.

18:30. Zezenketa.

19:00. Oria txarangaren emanaldia.

22:00. Jotakie taldearen kontzertua, txosnetan.

22:30. Eskuzko pilota partidak, Izarraitz frontoian. Lehen partidan, Alberdi eta Zabala Egiguren V.aren eta Erostarberen kontra ariko dira. Bigarrenean, berriz, Olaizola II.ak eta Rezustak Altuna III.aren eta Albisuren kontra neurtuko dituzte indarrak.

23:00. Su festa, Pirotecnia Caballerren eskutik.

23:30. Celtas Cortos taldearen kontzertua, plazan.

22:30. Saltoka taldearen erromeria, Olazko Andre Mariaren plazan.

01:00. Crudas Cubensi taldearen kontzertua, txosnetan.

02:30. DJ Albaren emanaldia, txosnetan.