2019ko santioak eta saninazioak

Rezustak jokatuko du Zabaletaren ordez biharko pilota jaialdian

Uztarria.eus 2019ko uzt. 30a, 18:08
BeƱat Rezusta. (Aspe)

Etxarrengo pilotariak min du eskuetan, eta Bergarakoak hartuko du haren lekua San Inazio eguneko partida nagusian, Aimar Olaizolarekin bikotea osatuz, Jokin Altunaren eta Jon Ander Albisuren kontra jokatzeko. Lehen partidan ere iragarri dute aldaketa bat: Ibai Zabala izango da Jon Alberdiren atzelaria.

Jose Javier Zabaletak ezingo du jokatu bihar Azpeitian, eta Beñat Rezusta ariko da haren ordez, 22:30etik aurrera Izarraitz pilotalekuan jokatuko den saninazioetako pilota jaialdian. Etxarrengo pilotariak min du eskuetan, eta Bergarakoak hartuko du haren lekua San Inazio eguneko partida nagusian, Aimar Olaizolarekin bikotea osatuz, Jokin Altunaren eta Jon Ander Albisuren kontra jokatzeko. Lehen partidan, berriz, gaur egun profesionaletan ari diren bi azpeitiarrak, Jon Alberdi eta Julen Egiguren, izango dira aurrez aurre, baina hor ere azken orduko aldaketa bat izango da: Ibai Zabala izango da Alberdiren atzelaria, Arangurenez ordez. Beraz,  Alberdi-Zabala eta Egiguren V.a-Erostarbe lehiatuko dira sarrerakoan.

Biharko jaialdiarako sarrerak Interneteko Entradium plataforman eros daitezke, edo bihar bertan Izarraizko leihatilan, 12:00etatik 14:00etara eta 20:00etatik aurrera.