2019ko santioak eta saninazioak

Lapurreta egin dute txosna feministan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 29a, 19:53

Txosna feministan lapurreta egin dutela salatu du Basanderiek asanblada feministak. Txosnaren arduradunek Uztarria.eus-i azaldu diotenez, joan zen zapatuan bildutako dirua lapurtu diete atzotik gaur goizera bitartean. Haiek adierazi dutenez, txosnaren atzetik leiho bat indarrez irekita egin dute lapurreta.