2019ko santioak eta saninazioak

Presoen lagunek jantokia irekiko dute saninazioetan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 29a, 18:32

Azoka Plazan egokituko dute jantokia hiru egunez, eta hara joaten direnek askotariko jakiak dastatu ahal izango dituzte.

Presoen lagunek jantokia zabalduko dute aurten ere saninazioetan. Askotariko jakiak salduko dituzte Azoka Plazan egokituko duten jantokian, hala nola oilasko errea, plater konbinatuak, errazioak, postreak eta kafea. Bihar (uztailak 30), etzi (uztarilak 31) eta ostegunean (abuztuaren 1), 20:00etan zabalduko dute jantokia, eta antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu ditu bertara, mokadua eginez "dispertsioaren ondorioak leundu" ditzaten.