2019ko santioak eta saninazioak

Saninazioetako zezenketetako zezenen desenkajonamentua egin dute

Saninazioetarako hiru zezenketa antolatu ditu Azpeitiko Zezenzale Batzordeak, eta atzo arratsaldean zezenketa horietan aterako dituzten zezenen desenkajonamentua egin zuten zezen plazan. Jende asko izan zen atzo desenkajomentua ikusten. Ana Romero (Cadiz, Espainia) eta Murteira Grave (Portugal) ganadutegietako zezenak toreatuko dituzte zezenketetan. Uztailaren 31n eta abuztuaren 2an aterako dute plazara Ana Romeroko ganadua. San Inazio egunean Daniel Luque, Davis De Miranda eta Adrien Salenc toreatzaileak ariko dira; abuztuaren 2an, berriz, Curro Diaz, Gines Marin eta Angel Tellez. Murteira Graveko zezenak San Inazio bigarreneko, abuztuaren 1eko, zezenketan plazaratuko dituzte. Orduan toreatzaile ariko dira Pepe Moral, Juan Leal eta Tomas Angulo.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide