2019ko santioak eta saninazioak

Iazko zezenketetako irudiak ikusgai, Betharramen

Uztarria.eus 2019ko uzt. 24a, 09:55

Urtero legez, Azpeitiko Argazki Elkarteak aurten ere prestatu du zezenketei buruzko argazki erakusketa. Astelehenaz geroztik Betharrametako aretoan ikusgai dira iazko zezenketetan eta errekortarien ikuskizunean elkarteko kideek ateratako hainbat irudi. Abuztuaren 2ra arte izango da erakusketa zabalik; astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara; eta asteburuetan nahiz jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara.