"Ibilgailuek dute lehentasuna"

Herritar batek kexa bidali du Uztarriara, atzo Berrosuetatik autoz ateratzen ari zela korrikalari batek ia bere autoa jo zuelako. "Abiadura bizian pasatu zen, han zeuden seinaleei kasurik egin gabe, eta gainera, nirekin haserretu zen", azaldu du herritarrak. Hark adierazi duenez, baina, Berrosuetako sarrera-irteeran ibilgailuek dute lehentasuna, nahiz eta ondoko pasealekuan jende ugari ibiltzen den paseoan nahiz korrika. "Mesedez, kasu egin seinaleei", esan du salaketa egin duen herritarrak.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide