Giro polita nagusitu da Ipurtargi Festen bosgarren edizioan

Uztarria.eus 2019ko uzt. 7a, 21:36

Ipurtargi Fest jaia egin dute gaur, egun osoan zehar, Loiolako zelaietan. 11:00etan hasita, artisauen azoka eta bigarren eskuko azoka izan dira, eta goizean eguraldi pattal samarra egin duen arren, jende pixka bat batu da. Eguerdian, piknika egin dute, eta arratsaldeko ekitaldiak izan dira jendetsuenak: herriko bi magok, Iagomagok eta Julenmagok, ikusleak txunditu dituzte beren trikimailuekin. 18:00etan, berriz, jolasak izan dira, eta horren ostean, musikaren txanda iritsi da. Izan ere, 19:00etan, herriko hiru gazte raperok –Big Flea, Troya eta Josu– nahiz Nikotinak emanaldiak eskaini dituzte.

Egunari amaiera emateko, afari begetarianoa egingo dute, 21:00etan hasita, eta horren ostean, musikak goxatuko du gaua: 22:30ean, Abereh taldearen kontzertua izango da.

Hona hemen gaur Loiolan hartutako irudiak:

(Argazkiak: Uztarria eta Gaztetxie)