Zuberoatik edanez estreinatu du Itsasik aurtengo Azpeitia Dantzan

Uztarria.eus 2019ko eka. 30a, 11:53

Atzo arratsaldean hasi zen aurtengo Azpeitia Dantzan. Edizio honetan izango diren hiru ikuskizunetako aurrena Soreasu antzokian eskaini zuen Itsasi dantza taldeak. 30 dantzarik eta musikarik taularatu zuten Aitzina pika, Zuberoako maskaradak eta dantzak oinarri hartuta, Euskal Herriko gainerako lurraldeetako dantzekin borobilduta Itsasik prestatutako erakustaldia.

Gaur zortzi, uztailaren 7an, izango da Azpeitia Dantzanen hurrengo hitzordua, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki eskolako dantzariekin. Soreasun izango da hori ere, 20:00etan hasita.