Ezkuztako zabalgunearen ondoko etxea eraitsi dute

Uztarria.eus 2019ko eka. 18a, 19:46

Ezkuztan zaharkituta eta hutsik zegoen etxe bat bota dute gaur, asteartea. Udalak azaldu duenez, "egoera txarrean" zegoelako eraitsi dute errepidearen ondoan zegoen etxea. 2016an Ezkuztako eremua berritzeko eta txukuntzeko lanak egin zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Udalak orduan jakinarazi zuen zabalgunearen ondoan hutsik zeuden etxeak botatzea aztertzen ari zela.