Urrestillako sanjuanak 2019

Sanjuanak ospatzeko prest dira jada Urrestillan

Uztarria.eus 2019ko eka. 18a, 11:02
Iazko San Juan festetako irudi bat.

Asteburuan San Juan festen atariko ospakizunak eginda, jaietan murgiltzeko prest dira dagoeneko Urrestillan. Ostiralean Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearekin kalejira izango da, eta zapatutik asteazkenera bitartean ez da ekitaldirik faltako. Zapatuko bazkarirako eta San Juan bezperako afarirako txartelak salgai daude dagoeneko, eta Binakako I. Pala Txapelketarako izen-emate epea bihar itxiko dute. Patata tortilla lehiaketan ere eman daiteke izena.

Asteburuan San Juan festen atariko ospakizunak eginda, jaietan murgiltzeko prest dira dagoeneko Urrestillan. Ostiralean Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearen emanaldiarekin hasiko dituzte sanjuanetako ekitaldiak, eta datorren asteazkenera bitartean izango da zer egin eta zer goza bertan. Izan ere, askotariko ekitaldiak antolatu dituzte bost egunetarako.

Zapaturako egun bete ekitaldi prestatu du Urrestillako Festa Batzordeak; besteak beste, lehen aldiz Binakako Pala Txapelketa Azkarra egingo dute goizean. Txikuri pilotalekuan izango da lehia 10:00etan hasita, eta 16 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahal izango dute; bihar itxiko dute izena emateko epea. Ondoren, herri bazkaria izango da, eta otordurako txartelak Mara Mara kafetegian, Lurdesen dendan, Orkatz kultur elkartean eta Urola Express tabernan eskura daitezke hamar euroren trukean. Arratsaldean, jolasak eta Errietan taldearen emanaldia izango da, eta 21:00etan luntxa izango da. Ondoren, berriz, Istilu, Silence, Garilak 26 eta El Diluvi musika taldeak izango dira agertokian.

Festetako ikur den zuhaitza igande gauerdian jarriko dute plazan, baina aurretik ere izango da zer egin; izan ere, lore sorta tailerra, herri kirol erakustaldia eta poteo herrikoia izango dira egunean zehar. 21:15ean herri afaria egingo dute, eta harako txartelak ere eskuragarri daude Mara Mara tabernan eta Lurdesen dendan; umeek zazpi euro ordaindu beharko dute afaritarako txartela, eta helduek 25 euro. Gauerdia iristean sartuko dute San Juan zuhaitza eta piztuko dute San Juan sua. Segidan, erromeria egingo dute suaren bueltan, eta gero Laket taldearen emanaldia izango da. Hurrengo egunean, San Juan eguna ospatuko dute Urrestillan, eta besteak beste, Azpeitiko Udal Musika Bandaren kontzertua, buruhandien kalejira, Iago Magoren emanaldia, merienda eta Urrestillako haurren ikuskizuna izango dira.

Jaiek segida izango dute asteartean eta asteazkenea ere. Astearte eguerdian sagardo dastaketa egingo dute, eta 14:00etatik 14:45era zabalduko dute arratsaldeko mus txapeketan izena emateko epea; gero, 15:15ean, hasiko da lehia. Arratsaldean, berriz, puzgarriak, merienda eta AGL dantza akademiako ikasleen emanaldia izango dira. Asteazkena izango da aurtengo Urrestillako San Juan festetako azken eguna, eta ez da ekitaldirik faltako egun osoan; izan ere, ume jolasak eta patata tortilla lehiaketa egin ostean, afari merienda egingo dute urrestildarrek, eta festei bukaera gauean emango diote horiek, zuhaitzaren entierroarekin. Patata tortilla txapelketarako izen-ematea zabalik da dagoeneko, eta parte hartu nahi dutenek 686 49 73 93 telefonora deituta edo mezua idatzita eman dezakete izena. Ekainaren 24an itxiko dute izen-emate epea.

Hona hemen, 2019ko San Juan festetako egitarau osoa:

Ekainak 21, ostirala

19:30. Benta Zaharreko Mutiko Alaiak taldearen emanaldia.


Ekainak 22, zapatua

10:00. Binakako I. Pala Txapelketa Azkarra, Txikuri pilotalekuan.

15:00. Herri bazkaria.

17:00. Jolasak.

19:30. Errietan taldearen kontzertua.

21:00. Luntxa.

22:00. Istilu, Silence, Garilak 26 eta El Diluvi taldeen kontzertuak.

Igandea, San Juan bezpera

11:00. Lore sorta tailerra.

13:00. Herri kirolak.

20:00. Poteo herrikoia.

21:00. Pregoia eta omenaldia.

Ondoren, herri afaria.

00:00. San Juan zuhaitza sartuko dute.

00:30. San Juan sua piztuta, suaren inguruan dantzaldia.

Ondoren, erromeria Laket taldearekin.

Astelehena, San Juan eguna

11:45. Udal Musika Bandaren kontzertua.

13:00. Buruhandiak.

17:30. Iago Magoren emanaldia.

18:30. Merienda.

22:00. Urrestillako umeen ikuskizuna: Herri txiki, infernu handi.


Ekainak 25, asteartea

12:30. Sagardo dastaketa.

14:00-14:45. Mus txapelketarako izen-ematea.

15:15. Mus txapelketa.

16:00. Puzgarriak.

17:30. Merienda.

20:00. AGL akademiako ikasleen dantzak.


Ekainak 26, asteazkena.

17:00. Umeentzako jolasak.

18:30. Patata tortilla lehiaketa.

20:30. Afari-merienda.

Ondoren, zuhaitzaren entierroa.