Ibai Eder urtegia inguratzen duen bidearen "egoera kaxkarra"

Uztarria.eus 2019ko eka. 17a, 18:50

Herritar batek bidali ditu argazkiok Uztarriara, "Nuarbeko urtegiaren inguruan dagoen bidearen egoera kaxkarra azaltzeko". Bidea bera eta bazterreko eserlekuak belarrak janda ikus daitezke argazkietan. Bidali dituen herritarraren hitzetan, "azken urteetan ez da inongo mantenurik egin bertan eta gaur egun oso egoera kaxkarrean aurkitzen da bidea".

Duela urtebete, beste herritar batek antzeko kezka agertu zuen webgune honetan, Ibai Eder urtegiko bide berdearen egoera salatuz.