Urrestillako sanjuanak 2019

Eman daiteke izena Urrestillako I. Binakako Pala Txapelketa Azkarrerako

Uztarria.eus 2019ko eka. 11a, 14:13
Txikuri frontoia.

Sanjuanetako egitarauaren barruan antolatu dute eta ekainaren 22an izango da, 10:00etan hasita, Txikuri pilotalekuan. 16 urtetik gorakoek parte hartu dezakete. Hilaren 19an itxiko dute izen ematea.

Asteburu honetan hasiko da Urrestillan sanjuanen bueltako festa giroa: profesionalen pilota jaialdia izango dute ostiral gauean, San Juan Herri Krosa zapatu arratsaldean, eta Jubilatuen Eguna igandean. Hurrengo asteburuarekin hasiko dituzte, baina, sanjuanetako egunik beteenak.

Hilaren 21etik 26ra askotariko ekitaldiez gozatzeko aukera izango da Urrestillan, eta horietako bat da zapaturako, ekainak 22, antolatu duten I. Binakako Pala Txapelketa Azkarra. Txapelketa herrikoi hori da, hain zuzen ere, aurtengo egitarauko berrikuntzetako bat. 16 urtetik gorakoek izango dute parte hartzeko aukera, eta izen ematea irekita dago: 626 839 388 telefono zenbakira deituta edo idatzita eman behar da izena eta hilaren 19an bukatuko da horretarako epea.

22an, 10:00etan hasiko da txapelketa. Parte hartzaileek frontoiko aldagelak erabili ahal izango dituzte.