Oier Ibargurenek irabazi du Beasaingo Loinaz Saria

Oier Ibargurenek gaur estreinatu du denboraldi honetako palmaresa, eta ez edonola, gainera. Loinaz Sari ezaguna irabazi du Baque Ideus BH taldeko azpeitiarrak; Euskadiko Txirrindularitza Federazioak 23 urtez azpikoentzat antolatzen duen Lehendakari Txapelketarako puntuagarria da Beasaingo lasterketa.

Iker Ballarini (Goierriko TB) aurrea hartuta irabazi du Ibargurenek Loinaz Saria. Atzetik izan duten boskote bati lau segundoko aldea aterata iritsi dira helmugara sailkapeneko aurreneko biak; Eneko Aramendia, Ballarinen taldekidea, izan da boskoteko azkarrena, eta harentzat izan da podiumeko azken koska.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide