Gozategi taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan

Uztarria.eus 2019ko eka. 4a, 12:01

Gozategi musika taldearen emanaldia 23:00etan hasiko da. Perez Arregi plazan izango da Alde Zaharreko Tabernarien elkarteak antolatutako kontzertua.

Gozategi musika taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan, Perez Arregi plazan. 23:00etan hasiko da emanaldia, eta Orioko taldeak G Puntua azken diskoko abestiak nahiz kanta zaharragoak eskainiko ditu. Alde Zaharreko Tabernarien Elkarteak antolatu du kontzertua.