Sanjuandegiko festak 2019

Dantzari txikiak izan dira protagonista gaur eguerdian Sanjuandegin

Sanjuandegiko festak iritsi dira azken txanpara, baina gaur, igandea, ere ekitaldi ugari izango da auzoan. Eguerdian, esaterako, Luis Alberdi Beltzaren dantza eskolako ikasleek emanaldia eskaini dute. Beroa eginagatik, urtean zehar ikasitakoak taularatzeko aukera izan dute gaztetxoenek, eta dozenaka lagun izan dira emanaldia ikusten.

Arratsaldean, berriz, zezen txikiak eta herri kirolak izango dira, 16:30ean eta 18:30ean hasita, hurrenez hurren. 20:00etan izango da festen bukaerako ekitaldia; ostiralean plazara jaitsi zuten Mantangorriri agur esango diote herritarrek.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide