Sanagustin Dantzaleku egitasmoa izango da gaur gauean kulturgunean

Uztarria.eus 2019ko mai. 31a, 10:34

Areto dantzak egiteko aukera izango da kulturgunean, 23:00etatik aurrera. Besteak beste, salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko dituzte.

Sanagustin Dantzaleku egitasmoak hartuko du gaur, ostirala, Sanagustin kulturgunean. Areto dantzak egiteko aukera izango da bertan 23:00etatik aurrera, hala nola salsa, bachata, kizomba eta txa-txa-txa doinuak jarriko baitituzte. Hilean behin, ostiralez, bilakatzen dute Sanagustin kulturgunea dantzaleku.