Sanjuandegiko festak 2019

Zortzi bikotek parte hartuko dute biharko Sanjuandegiko VII. Trikiti Txapelketan

Uztarria.eus 2019ko mai. 31a, 11:54
Iazko Sanjuandegiko Trikiti Txapelketako irudia.

Festetarako muntatuko duten karpan izango da txapelketa, 17:00etan hasita. 18 urtez azpiko zortzi bikote gaztek parte hartuko dute bertan. Agertokira igoko diren trikitilariak eta pandero-jotzaileak Azpeitikoak, Azkoitikoak, Errezilgoak, Bidanikoak, Zestoakoak eta Hernanikoak izango dira.

Gaur arratsaldean hasiko dira Sanjuandegiko festak, eta igandera bitartean ez da ekitaldirik faltako auzoan. XJ Auzolaneanek egunotarako antolatu dituen ekintzen artean bada zazpigarren ediziora iritsi den bat: Sanjuandegiko Trikiti Txapelketa, hain zuzen ere. Bihar, zapatua, izango da, 17:00etan, festetarako jarriko duten karpan, eta 18 urtez azpiko zortzi bikote gaztek parte hartuko dute bertan. Agertokira igoko diren trikitilariak eta pandero-jotzaileak Azpeitikoak, Azkoitikoak, Errezilgoak, Bidanikoak, Zestoakoak eta Hernanikoak izango dira.

Honako bikote hauek lehiatuko dira Trikiti Txapelketan:

1.- Araitz Etxaniz (Azkoiti, 14 urte) eta Enaitz Alberdi (Azpeitia, 13 urte)

2.- Intza Illarramendi (Zestoa, 13 urte) eta Maria Illarramendi (Zestoa, 10 urte)

3.- Leire Uranga (Zestoa, 16 urte) eta Nerea Lopetegi (Zestoa, 16 urte)

4.- Ane Urbieta (Zestoa, 13 urte) eta Iraia Korta (Zestoa, 12 urte)

5.- Ianire Segurola (Hernani, 14 urte) eta Elaia Diaz (Hernani, 14 urte)

6.- Julen Labaka (Errezil, 16 urte) eta Garazi Larrañaga (Azpeitia, 15 urte)

7.- Enaitz Alberdi (Azpeitia, 13 urte) eta Lierni Tolosa (Hernani, 16 urte)

8.- Nahia Dorronsoro (Bidania, 16 urte) eta Iraia Arteaga (Azpeitia, 16 urte)

Iazko txapelketa Legazpiko Ane Arrizabalak eta Ane Urzelaik irabazi zuten. Honako lotura honetan ikus daitezke iazko edizioko irudiak.