Udal eta foru hauteskundeak 2019

Hasi dira botoak kontatzen

Uztarria.eus 2019ko mai. 26a, 22:35

20:00etan itxi dituzte herriko hemezortzi hautes mahaiak, eta dagoeneko hasi dira horietan botoak zenbatzen. Lehenik Europako hauteskundeetako botoak kontatuko dituzte; gero udal bozetakoak; eta azkenik, foru hauteskundeetakoak. Dena den, jakinaraziko dituzten lehen emaitzak udal hauteskundeetakoak izango dira; horiek 21:00etan hasiko dira ematen. Ondoren esango dituzte foru eta Europako bozetako datuak, 22:00etatik aurrera eta 23:00ak pasatuta, hurrenez hurren.

18:00etakoa da jakinarazi duten parte-hartze datua: herritarren %56,12k eman dute botoa ordu horretara bitartean.

Uztarria.eus-ek datozen orduetan emango du gaurko hauteskundeen emaitzen berri.