Sanjuandegiko festak 2019

Hurrengo ostegunean izango da barraka eguna Sanjuandegin

Uztarria.eus 2019ko mai. 24a, 18:00

17:00etatik 21:00etara bitartean buelta bakoitzeko euro bat ordainduta barraka guztietan ibiltzeko aukera izango dute haur eta gaztetxoek.

Sanjuendegiko festen harira, barrakak zabalduko dituzte datozen egunetan auzoan, eta hurrengo ostegunean, hilaren 30ean, barraka eguna izango da. Hala, buelta bakoitzeko euro bat ordainduta ibili ahal izango dute barraketan haur eta gaztetxoek, 17:00etatik 21:00etara bitartean.

Bihar, Ume Egunarekin hasiko dira Sanjuandegiko festak, eta ekainaren 2ra bitartean hamaika ekintzez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Hemen ikus daiteke festen egitaraua.