Udal eta foru hauteskundeak 2019

Botoa emateko eskubidea ukatu diete Josu Urbietari eta Mont de Marsango gainerako euskal presoei

Uztarria.eus 2019ko mai. 20a, 17:00
Mont de Marsan espetxearen ataria.

Espainiako Kontsulatuak ez ditu onartu Mont de Marsan espetxeko (Okzitania) euskal presoek botoa emateko egindako eskaerak. Horrenbestez, Urbietak eta Mont de Marsango gainerako euskal presoek ingo dute boza eman hurrengo igandeko udal eta foru hauteskundeetan.

Josu Urbieta Powri eta Mont de Marsan espetxean (Okzitania) diren gainerako euskal presoei ukatu egin diete datorren igandean botoa emateko aukera. Espetxe horretan diren presoek joan den apirilean jakinarazi zuten datorren igandeko bozetan parte hartzen ahaleginduko zirela. Legeak ezarritako prozedura jarraituta, Espainiako Kontsulatuan hainbatetan ahalegindu dira bozkatzen, baina, salatu dutenez, ukatu egin diete boza emateko aukera. Hori dela eta, ezingo dute udal eta foru hauteskundeetan botorik eman. 

Ez da boto eskubidea ukatzen dieten lehen aldia; izan ere, Mont de Marsango euskal presoek arazo bera izan zuten Espainiako Gorteetako hauteskundeetan, joan zen apirilaren 28an. Presoek jakinarazi dute EH Bilduren kanpainan buru-belarri murgilduko direla, eta igandean inor ez etxean gelditzeko deia egin dute.