EAJk irabazi ditu Espainiako Kongresurako hauteskundeak Azpeitian

Uztarria.eus 2019ko api. 28a, 23:51
Boto kotaketako irudi bat.

Alderdi jeltzaleak 3.378 boz jaso ditu (botoen %41,65). Bigarren indarra EH Bildu izan da, EAJk baino 124 boto gutxiagorekin (3.254 boz). 2016ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin alderatuta, ia hamabi puntu hazi da parte-hartzea; izan ere, gaurko bozetan herritarren %72,82 joan dira botoa ematera. Senaturako ere EAJko ordezkariek jaso du boto gehien.

Azpeitian EAJ izan da alderdirik bozkatuena gaur, apirilak 28, egin diren Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. Bozen %100 zenbatuta, 3.378 boz bildu ditu alderdi jeltzaleak (botoen %41,65). Bigarren alderdi bozkatuena, berriz, EH Bildu izan da, EAJk baino 124 boto gutxiagorekin; koalizioak 3.254 boto jaso ditu Azpeitian (botoen %40,12). Hirugarren indarra Elkarrekin Podemos izan da 624 botorekin (botoen %7,69), eta PSE-EE izan da laugarrena, 509 boto eskuratuta (botoen %6,28). Horien atzetik, PPk 155 boz jaso ditu (botoen %1,91), Ciudadanosek 67 (botoen %0,83), Voxek 34 (botoen %0,42), eta gainerako alderdiek 48 boz. Boto zuriak 41 izan dira, eta baliogabeak 36.

Aipatzekoa da gaurko bozetako parte-hartzea handia; izan ere, herritarren %72,82 joan dira botoa ematera. Beraz, azken Espainiako Kongresurako hauteskundeetatik hamabi puntu igo da parte-hartzea (orduan %60,73 izan zen parte-hartzea). Gaurkoan 11.218 herritar zeuden Azpeitian botoa ematera deituta, eta horietatik 8.149 lagunek eman dute boza.

Espainiako Gorteetarako azken hauteskundeak 2016ko ekainean izan ziren. Orduko hartan EAJ izan zen Kongresurako boz gehien bildu zituen alderdia; 2.542 boto eskuratu zituen. EH Bildu izan zen bigarren indarra, EAJk baino 256 boto gutxiago, 2.286 boz, jasota.

Senaturako ere EAJko hautagaiak izan dira boto gehien jaso dutenak. Herritarren %72,48k eman dute boza, eta Maria Isabel Vaquero (3.376 boto) jeltzalea, Maria Mercedes Garmendia (3.348 boto) jeltzalea, Luke Uribe-Etxeberria (3.330 boto) jeltzalea, Gorka Elejabarrieta (3.218 boto) EH Bilduko kidea, Olaia Duarte (3.196 boto) EH Bilduko kidea eta Aitor Ibero (3.163 boto) EH Bilduko kidea dira boto gehien eskuratu dituzten senaturako hautagaiak. Horien atzetik, PSE-EEk eta Podemosek bildu ditu boto gehien. Honako lotura honetan ikus daitezke Senaturako emaitza guztiak.

Emaitzak urtez urte

2016ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako emaitzak Azpeitian

EAJ. 2.542 boto (%38,23).

EH Bildu. 2.286 boto (%34.38).

Elkarrekin Ahal Dugu. 1.116 boto (%16,78).

PSE-EE. 332 boto (%4,99).

PP. 274 boto (%4,12).

Ciudadanos. 71 boto (%1,07).

Pacma. 12 boto (%0,18).

UPyD. 6 boto (%0,09).

Recortes Cero-Grupo Verde. 6 boto (%0,09).

PCPE. 3 boto (%0,05)

P-Lib. boto 1 (%0,02).

Abstentzioa. %39,27.


2015eko Espainiako gorteetarako hauteskundeetako emaitzak Azpeitian

EH Bildu. 2.687 boto (%38,06).

EAJ. 2.607 boto (%36,93).

Podemos. 1.006 boto

PSE-EE. 319 boto (%4,52).

PP. 252 boto (%3,57).

Ciudadanos. 82 boto (%1,16).

Ezker Anitza. 46 boto (%0,65).

Pacma. 46 boto (%0,21).

UPyD. 8 boto (%0,11).

Recortes Cero-Grupo Verde. 5 boto (%0,07)

Libertate Nafarra. 3 boto (%0,04)

Abstentzioa. %35,80.


2011ko Espainiako hauteskundeetako emaitzak Azpeitian

Amaiur. 4.012 boto (%54,14).

EAJ. 2.372 boto (%32,01).

PSE-EE. 459 boto (%6,19).

PP. 372 boto (%5,02).

IU. 70 boto (%0,94).

UPyD. 13 boto (%0,18).

Abstentzioa. %32,79.

 

2008ko Espainiako hauteskundeetako emaitzak Azpeitian

EAJ. 2.937 boto (%55,54).

PSE-EE. 840 (%15,89).

EA. 675 (%12,76).

PP. 342 (%6,47).

Aralar. 319 (%6,03).

EB. 120 (%2,27).

Beste 11 alderdik %0,22tik behera lortu dute (%1,04).

Abstentzioa. %50,8

Baliogabeak. 63 (%1,15).

Txuriak. 121 (%2,21).


2004ko Espainiako hauteskundeetako emaitzak Azpeitian

Boto ofizialak kontuan hartuta.

EAJ. 3.807 boto (%55,01).

EA. 1.336 (%19,31).

PSE-EE. 529 (%7,64).

Aralar-Zutik. 450 (%6,5).

PP. 443 (%6,4).

IU-EB. 246 (%3,55).

Abstentzioa. %25,59 (2.874 lagun).

Bergarako ekimena (Espainiako Justiziak boto baliogabetzat jo zituen). 1.438 (%17,21).

2000ko Espainiako hauteskundeak Azpeitian

EAJk bozken %57,38 lortu zuen. EAk %20,91 eskuratu zuen. Batasunak, berriz, abstentzioa eskatu zuen. (Abstentzioa: %48,51).


2015eko udal eta foru hauteskundetako emaitzak

Maiatzaren 24an egin ziren udal eta foru hauteskundeetan, 3,760 boto eskuratu zituen EH Bilduk, 2.984 EAJk, 185 PSE-EEk eta 105 PPk. %34,17 izan zen orduan abstentzioa. 2015eko udal hauteskundeetako emaitzak kontsultatzeko egin klik hemen eta 2011koak ikusteko, berriz, hemen.