18:00etan, %60,58koa da Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako parte-hartzea Azpeitian

2016ko Espainiako hauteskundeekin alderatuta, 15 puntu igo da parte-hartzea Azpeitian. 18:00etan, 6.358 lagunek dute botoa emanda.

Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeen parte-hartzea igoera nabarmena ari da izaten, eta horren isla dira Azpeitiko datuak ere. 18:00etan eman dituzte parte-hartzeari buruzko bigarren emaitza ofizialak, eta horien arabera, erroldaren %60,58ak botoa eman du ordu horretarako; guztira, 6.358 lagunek bozkatu dute oraingoz.

Arratsaldeko parte-hartze datuek azken hauteskundeekiko igoera berretsi dute. Izan ere, 2016ko hauteskundeekin alderatuta, 15 puntu igo da parte hartzea herrian. 14:00etan ere 2016a baino 11 puntu altuagoan zegoen parte-hartzea. Ordurako, Azpeitian botatzeko eskubidea duten %33,54ak zuen botoa emanda.

Guztira, 11.508 herritar daude botoa ematera deituta Azpeitian, eta 20:00ak bitartean bozkatu ahal izango dute horiek.

Uztarria.eus-ek, aurreko hauteskundeetan egin izan duen bezala, hauteskundeen jarraipen berezia egingo du egun osoan zehar, eta Azpeitian izan diren emaitzen berri emango du iluntzean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide