Oroitzapenen soka eten ez dadin

Gipuzkoako Hitza 2019ko api. 26a, 12:46

Azpeitiko Nuarbe sokatira taldeak 29 urteko ibilbide oparoa osatu zuen 1978tik 2006ra. 'Nuarbe, 29 urteko soka' liburua argitaratu dute garai hartako kontuak eta datuak bilduta, eta Gipuzkoako Hitza astekariak erreportakea egin du Nuarbeko tiralari izandakoekin.

"Astakeria handiak egindakoak gara gu". Barrez kontatzen dute orain, baina Nuarbe sokatira taldeari "egoskorkeriak eta diziplinak" eman zion sona 1978tik 2006ra. "Horiexek izan ziren Nuarberen bereizgarri nagusiak", azaldu du Jose Mari Aranburuk, 1978an kirol ibilbide oparoari ekin zion tiralarietako batek.

"Atzoko kontuak balira bezala gogoratzen dut hasiera hura", azaldu du Aranburuk berak. "Iñaki Altuna, garai batean entrenatzaile ibili zena, eta biok elkarrekin aritzen ginen lanean. Garai hartan asko ibiltzen ginen herri kiroletan; harri-jasotzen, aizkoran…". Urte haietan, Mutriku zebilen punta-puntan sokatiran. "Eta Nuarben ere talde bat osatuko genuela pentsatu genuen biok". 70 biztanle inguru dauzka Azpeitiko auzoak. 1978a zen, eta pare-parean egokitu zen Bai Euskarari jaialdia Azpeitiko zezen plazan. "Zortziko taldea osatu, eta entrenatzen hasi ginen, arbola bati soka lotuta". Barrez eten du lehen entrenamendu haren azalpena. "Oraindik gogoan daukat soka eten eta zenbateko kolpea hartu genuen! Soka ere hala moduzkoa izango zen eta…".

Jarraitu irakurtzen Gipuzkoako Hitzaren atarian.