Maiatzaren 1ean LABek Iruñean egingo duen manifestaziorako autobusa antolatu dute

Asteazkenean, 09:15ean abiatuko da autobusa anbulatorio aurreko geltokitik, eta hara joateko Orkatzen eman daiteke izena.

Maiatzaren 1ean, Langileen Nazioarteko Egunean, manifestazioak egingo ditu LAB sindikatuak Baionan eta Iruñean, eta Nafarroako hiriburura joateko autobusa antolatu du egun horretarako. Autobusa azkoititik iritsiko da anbulatorio aurrean dagoen geltokira, 09:15ean, eta Zestoan geldialdia egin ondoren, Iruñera joango dira.

Hara joateko herritarrek dagoeneko eman dezakete izena, Orkatz kultur elkartean. 18:00etan hartuko dute Iruñetik etxerako bidea.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide