Ikurrin ugari balkoietan, Aberri Egunez

Uztarria.eus 2019ko api. 21a, 13:51

Aberri Eguna da gaur, eta gaurko egunez ohi den moduan, kolore zuriak, gorriak eta berdeak atera ditu jendeak balkoietara, aberriarekiko atxikimendua azalduz. Batek baino gehiagok egin du bat gaurko egunarekin, eta goizean goizetik, hainbat ikurrina ikusi ahal izan da herriko hainbat etxetan eta txokotan.