Gazte Informazio Bulegoa eta Udal Liburutegia itxita egongo dira Aste Santuko egunetan

Uztarria.eus 2019ko api. 17a, 16:30

Aste Santuko oporrak direla eta, Gazte Informazio bulegoa itxita egongo da bihartik apirilaren 28ra. Udal Liburutegia, berriz, ez dute zabalduko bost jaiegunetan.

Aste Santua dela eta, herriko hainbat gune itxita egongo dira datozen egunetan. Gazte Informazio Bulegoa ez dute zabalduko bihartik –apirilaren 18– hilaren 28ra arte; apirilaren 29an, astelehena, zabalduko dute gunea berriro. Udal Liburutegian ere izango dute eraginik Aste Santuko oporrek: izan ere, itxita egongo da liburutegia bihartik astelehenera –apirilak 22– arte. Asteartean, hilak 23, normaltasunez zabalduko dute gunea: goizez, 09:00etatik 13:00etara irekiko dute, eta arratsaldez, 15:30etik 20:00etara. KZgunea ere asteartean zabalduko dute.